IKUS-ENTZUN

Bilbao Surf Film Festival jaialdia hastear

Bihar abiatuko da Bilbao Surf Film Festival jaialdia. Igandera bitartean, olatuen gainean ibiltzen direnen balentriez gozatzeko aukera egongo da hainbat film eta jardueren bidez. Itsasoa izango da protagonista modu poliedrikoan.

Otsailaren 23an izango da inaugurazio handia surfaren, zinemaren eta kirolaren industriako gonbidatu nabarmenekin, eta Zinemaldiaren Sail Ofizialaren lehen saioaren proiekzioarekin.
Nazioarteko zinemarik onenaren lagin bat ikusi ahalko da Bilboko Itsasmuseum-en eta Getxoko Muxikebarrin. Guztira 45 film pantailaratuko dira, eta horietatik asko estreinaldiak izango dira.

Gainera, Itsasmuseum-en jarduera-programa zabal bat izango da, tartean, Jorge Lopez de Guereñu artistaren erakusketa, Surf Like You are, Live Like You Surf. Jorge López de Guereñu, diziplina anitzeko artista, diseinatzaile eta surflariaren bi grina handi lotzen ditu: artea eta surfa. Proiektua duela bi urte baino gehiago hasi zen, eta hazten eta garatzen joan da erakusketa honetara iritsi arte. Erakusketan, denbora horretan egindako lanen aukeraketa bat eta haren sorkuntza berrienetako batzuk biltzen dira, besteak beste, taula margotuak, surflarien erretratuetan oinarritutako hiru pieza handi eta film labur bat.

Horretaz gain, jaialdian surf market bat, surf egokituari buruzko mahai-ingurua, online surf txapelketa, argazki-lehiaketa, yoga jarduerak, martxa solidarioa eta Adam Giles Levys taldearen kontzertua ere programatu dira.

Egunez eguneko programazioa Bilbao Surf Film Festival jaialdiak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button