MUSIKA

Oskorrik San Tomaseko 16. Kontzertua egingo du gaur

Urtero egin ohi duen bezala, Oskorrik aurten ere The Pub Ibiltaria izeneko emanaldia egingo du Bizkaia osoko musika eskolen, banden eta koruen parte hartzearekin. Kontzertua 19:00etan hasiko da Bilboko BBK Aretoan. Aurtengoa 16. edizioa izango da.

Musikariez gain, kontzertu berezi honetan ikus-entzuleak izan ohi dira protagonistak jo eta abestu egiten baitute. Musikariak agertokian eta ikus-entzuleak behean pantailaren laguntzaz kantari aritzen dira, kontzertu demokratikoa gauzatuz.

Musika tresna bat ikasten ari direnek ere aukera dute jotzeko. Finean, emanaldia honen ardatz nagusia jendea da. Gaurko kontzertuko kantuetan Oskorrik konponketa berriak egin ditu. Horretarako Angel Briz musikariaren laguntza izan dute. Horrela, metalak, zurak eta perkusioez gain, hari sekzioa ere gehitu da. Kontzertuok, gainera, CDetan jasotzen dira.

Hala, lehen 13 urteetan zehar 13 CD grabatu dira eta 226 kantuko kantutegi zabala osatu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button