MUSIKA

Oskorri, Baztango Dantzariak taldearekin arituko da bihar Urruñan

Datorren urteko martxoaren 25ean, Oskorriren lehen kontzertuaren 40. urtebetetzea izango da, eta data horren harira egitasmoa berezia ari da prestatzen banda. Proiektu horretan Natxo De Felipek zuzentzen duen taldea dantzariekin arituko da.

Dantzei dagokienez, Erreboluzio Frantsesean galdutako Dantza Zahar Birsortuak Euskal Herriak eduki duen dantza maisu handienak, Juan Ignazio Iztuetak (1767-1845), 1789ko Frantziako Erreboluzio Handiak ekarri moda berrien poderioz, Gipuzkoako Antzinako Dantza Zaharren galera bat-batekoa ezagutu zuen bere gaztaroan eta, hortaz mindurik, dantza horien notizia ugari eta doinuen partiturak bildu zituen.

Orain, Oskorri musika taldeak, dantza-doinu horietako batzuk prestatu eta, Baztango Dantzariak taldearekin batera, publiko guztiak dantzatzeko modu errazean birsortu ditu. Oskorrik formatu berria aurkezten du, eta Aste Nagusian Plaza Barriko emanaldian modu bikoitzean azalduko da Oskorri, alegia, ohiko musikarekin eta dantzariekin.

Beraz, formula berri honekin Urruñako Bestetan, larunbatean, irailaren 4an, Pilota Plazan emanaldi bat egingo da, 22:00etan. Bertaratuek kantu ezagunak ez ezik, hamalau dantza berriz gozatzeko aukera izango dute.

Nahi duten guztiek dantzak ikas ditzaten, bideo batzuk eseki dira Youtube gunean Oskorri Dantzak izenean, eta Internet bitarteko Oskorri Dantza Klub bat sortu da.

KAPek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button