MUSIKA

Oskarbi musika taldeak musika eta euskal poesia uztartuko ditu

Bihar, otsailaren 16an (20:00etan), Arriagako Gelatxoetan Oskarbi taldearen kontzertua programatu du Arriaga Antzokiak. Euskal poesiari lotua dagoen egitaraua eskainiko du 1966ko azaroan lehen pausoak eman zituen Oskarbik.

Iñaki Maritxalar eta Joxelu Treku abeslari eta musikariek gidatutako taldean, Maite Aizkorreta, Bakartxo Maritxalar, Carlos Ruiz eta Beronik Ondikola ariko dira ahotsetan. Musikaz Iñaki Maritxalar, Carlos Ruiz, Gontzal Iñarra, Diego de Vera, Joana Ortegak eta azkenik Maite Lopez de Arbina arduratuko dira.

50 urte beteko ditu taldeak aurten, eta beti, euskal kantu herrikoiak zabaltzen eta kontzertu andana ematen. Ibilaldi luze honetan hamar disko plazaratu dituzte eta hamaikagarrena grabatzen hasi dira. Ibilbide horretan ere gutxienez 20 aldiz izan dira Bilbon. Lehen aldia 1968ko ekainaren 13an izan zen, Zurbaran auzoan. Baina aipagarriena seguruenik Oskarbik eta Joan Manuel Serratek La Casillan emandako kantaldia da, 1978ko otsailaren 3an gertatu zena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button