Nontzeberri

“Oskara” Kukai Dantza taldearen koreografia ikuskizuna, Lesakan

Kukai Dantza Konpainiak Oskara ikuskizuna oholtzara eramango du bihar, abenduaren 14an, Lesakako Harriondoa Kultur Etxera, arratsaldeko 19:00etan.

2017an ikuskizun onenaren MAX sari irabazi zuen ikuskizuna da. Hala,ikuskizunak, bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin. Batetik Euskal Herriko kultura tradizionala, sormenerako abiapuntua izatez;  eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako artelana.

Instalazio moduko lan bat da, euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen dena, bere jatorritik aro garaikidera artekoa. Izan ere, indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko eta emozionala marrazten du,  modu absolutuenean, bere baitan giza esperientziaren historia gordetzen duena.

Ikuskizunaren harira  Jon Maya zuzendariak adierazitakoaren arabera, “kodigo dramatikoa eta abstrakzio sakona duen lana da,  ia bortxazkoa, lengoai batean artikulatutako ikuskizun baterantz doana.  Soilik esanahi sentsoriala  konposizioen ordenak eman ahalko dio”.

Informazio gehiago duzue, lesaka.eus webgunean.

Exit mobile version