MUSIKA

Os Mutantes talde brasildarrak Donostian joko du

Ayo Silver! promotore donostiarrak Txiki Psych Fest izenburuko jaialdiaren hirugarren edizioa ondu du azaroaren 28an, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean. Jaialdiko izen garrantzitsuena ezbairik gabe Os Mutantes brasildarrak dira.

Os Mutantes hirukotea 60ko hamarkadaren amaierako Tropicália mugimenduaren ordezkariak izan ziren, Caetano Veloso, Gilberto Gil edo Gal Costa musikariekin, besteak beste.

Mugimendu horrek brasildar sustrai musikalak garaiko eragin psikodelikoekin fusionatu zituen, bai eta ideia politiko libertarioekin ere. Bada, fusio horretatik makina bat disko iraultzaile atera ziren, koloretsuak eta irudimentsuak. Horren erakusle Os Mutantes taldearen lehenengo lana, zeinak A Minha Menina edo Bat Macumba kantuak biltzen dituen, besteak beste.

Brasildarrekin batera, Fasenuova (Galiza, electrónica, no wave eta industrial); The Ripe (AEB, 60ko urteetako psikodelia); My Expansive Awareness (Zaragoza, space rock);  Hölograma (Cadiz, psikodelia garaikidea) eta Polygorn (Iparralde, kraut eta psikodelia) arituko dira.

Informazio gehiago: ayosilver.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button