IKUS-ENTZUN

Haur eta Gazteentzako Nazioarteko Zinemaldiaren azken saioa

Zinetxiki, Haur eta Gazteentzako Nazioarteko Zinemaldia, abenduaren 17tik 30era arte garatzen ari da hainbat espaziotan, familia-publikoari nazioarteko mailan kalitate ikus-entzunezko edukiak hurbiltzeko asmoz.

Azken saioa ostiral honetan izango da Bilbon, Guggenheim Museoaren Auditorioan, eta Zinetxiki Zinemaldiaren VII. edizioaren itxiera egingo da bertan.

Mitxel Santamarina aktoreak girotuko du zinemaldiaren ixte saioa. Zinetxiki Zinemaldiaren azken saioan, sail ofizialeko film irabazleak ezagutuko dira.
Gainera, zinemaldiak omenaldia egingo dio euskal zinemari, eta bertan izango dira Juanjo Elordi, Olentzero filmaren zuzendaria, eta Mikel Urmeneta, Kukuxumusuren sortzailea (azken saio honetan proiektatuko den Bulit Escucha la Naturaleza animazio filmaren bi koproduktoreak). Pieza autismoaren inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta hezteko sortu da.

Emanaldia 17.30ean hasiko da, Guggenheim Museoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button