IKUS-ENTZUN

Orson Welles zinegileari buruzko zikloa, Igorren

Orson Welles (1915-1985) zuzendari, gidoilari eta ekoizle estatubatuarraren hiru film proiektatuko dira Igorreko Lasarte aretoan.

Zikloa gaur hasiko da, Citizen Kane (1941) maisulan klasikoaren emanaldiarekin, 20:00etatik aurrera. Wellesek idatzi, zuzendu, ekoitzi eta antzeztutako lana, zinearen historiako maisulan ikusgarrienetarikoa da, eta bere itzala infinitua da; bere estreinako filma ere bada. Filmak gidoi onenaren Oscar saria jaso zuen; hain zuzen ere, Wellesek jaso zuen Oscar bakarra.

Filmak Charles Foster Kane-ren bizitza eta ondarea jorratzen du; pertsonaia William Randolph Hearst prentsako enpresari handian oinarrituta dago. Enpresari boteretsuak hilzorian, bere azken hitza botako du Rosebud; berba horren inguruan egiturako da, hain zuzen ere, misterioa: kazetari batek ikerketa hasiko du, eta hainbat pertsonaiaren ikuspuntuen bitartez, eta flashback-ak erabiliz, korapiloa askatzen joango da, filmaren The End-era iritsi arte.

Zikloan proiektatuko diren gainerako bi filmak hauexek dira:  Azaroaren 6an, Touch of Evil (1957), noir generoko maisulana, eta azaroaren 13an, Chimes at midnight (1965).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button