ESZENA

Poltsiko Antzerkiaren IX. deialdia zabalik dago dagoeneko

Poltsiko Antzerkiaren euskarazko sorkuntzak bultzatzeko IX. Proiektu deialdia abian da. Irailaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak eta aurtengo berezitasuna bi sari emango direla da: 4.000ko saria irabazlearentzat, eta 3.200euro finalistarentzat.

Euskarazko formatu txiki eta ertaineko lanak nahi dira bultzatu jaialdi honekin, alor honetan dagoen sorkuntza eta eskaintza urriari erantzuna eman nahian.

Sorkuntza eta ekoizpenak dira kulturaren balio katearen barruan (trebakuntza; sorkuntza; ekoizpena eta, hedapena eta ikustaldia) kultur erakundeetan gutxien jorratzen diren arloak. Hortaz, kultur balio katearen ibilbide guztia jorratzea da proiektu honen bigarren helburu nagusia.

Formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da jaialdia hau, urtero egiten dena Donostiako erdiguneko eta hainbat auzotako taberna eta lokaletan. Antzerkia, magia, musika edota umorea nahiz bakarrizketak bateratzen dituen lanak jasotzen ditu oro har, eta gune eszeniko tradizionaletara joateko ohitura handirik ez duten ikusleei eta zaleei, barietate antzerkia hurbiltzea du xede.

Donostia Kultura da jaialdiaren antolatzailea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz. Bere esanetan, “orain aurkezten dugun bederatzigarren deialdi honen xedea ez da diru-laguntza soila, koprodukzioa baizik. Izan ere, aukeratutako bi proiektuen sorkuntza eta ekoizpena laguntzeaz gain, deialdi honetan ere landutako obren estreinaldia egingo da Jaialdiaren programazioaren barruan (2019ko otsailean).  Hortaz, aukeratutako bi antzezlanetako bakoitzak 4 emanaldi egingo ditu hiriko beste hainbat tabernatan”.

Jaialdia, Euskal Kultur Erakundearekin izandako elkartrukearen ondorioz jarri zen martxan 2011n  modu esperimentalean, eta 50 proiektu inguru aurkeztu dira dagoeneko aurreko zortzi deialdietan aurkeztutakoak.

Informazio gehiago nahi izan ezkero ondorengo helbidean egin dezakezue: IX. Poltsiko Antzerki Sorkuntza edota twitterreko @Poltsiko bisitatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button