ESZENA

“Oroitzen naizeino” zahartzearen gaineko ikusgarria, Biarritzen

Bihar, maiatzaren 24an, 18:00etan, eta Biarritzeko Mediatekan, Maddi Zubeldiak eta Bernadette Luro Iratzokik Oroitzen naizeino ikusgarria aurkeztuko dute. Zer da zahartzaroan memoriak ihes egiten duelarik gelditzen dena ? Non dago pertsona egoera fragmentatu horretan ?

Zahartzea eta Alzheimer-eko eritasuna gaitzat hartuta, eta bidez batez, zahar eta eri dagoenari hitza ere emateko xedez, euskarazko irakurketa eta taularatze saio bat eskainiko dute Maddi Zubeldiak eta Bernadette Luro Iratzokik, Agurtzane Anduetzaren bideo baten laguntzaz.

“Ikusgarriko pertsonaia nagusia zahar etxean dagoen adineko emaztea da. Bere gogoetak, ohar sinpleak egiten ditu, eta orainean kokatua bada ere, oroitzapen batzuk ekartzen ditu gogora. Eritasunak jota memoria galtzen ari baita. Bigarren pertsonaia memoria da hain zuzen, joan-jinak eginen dituen pertsonaia, laguntzera etorriko zaiona, tarteka lehenik, gero eta toki gehiago hartuz, emaztea hitzik gabe geratzen delarik erreleboa harturik, ordezkatzeraino”.

Ikusgarri hau, Maddi Zubeldiak 2017an Compagnie des Syrtes konpainiaren egoitzan egindako egonaldiaren idazketa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button