Nontzeberri

Orio bisitatuko du “Katapulta Tour” zirkuituaren jaialdi ibiltariak

Oraingoan, Tenpera eta Anai taldeen kontzertua antolatu du Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 zirkuituaren jaialdi ibiltariak, surfaren munduarekin lotura duten jarduerez osatzen den bestelako ekimenez gain.

19:00etan hasiko da kontzertua eta agertokira igoko den lehena Tenpera izango da. Donostiako 18-20 urte bitarteko hiru gaztek osatzen dute Tenpera: Iker Munduate, Iker Torra eta Jon Almuedo. Estilo aldetik, rock alternatiboa jotzen dute 90 hamarkadako influentziarekin, noise-rock edota punk arloan murgilduta. Duela urte bat hasi zuten proiektua eta harrezkeroztik Donostiako areto ezagunenetan jo dute, Dabadaban, Tabakalerako Kutxa Kultur Kluban, Intxaurrondoko kulturetxean… Aipatzekoa ere da Donostia inguruko festibaletan eduki duten parte hartzea, esate baterako aurtengo Donostia Festibalean eta Irun Zuzenean festibalean. 2017ko azaroan bi abestiz osatutako lehenengo EP-a atera zuten, eta laster lau abestiz osaturiko bigarren EP bat aterako dute Corsarios estudiosen grabatuta, Lolo Ruiz-ekin.

20:30ean aldiz, Anai izango da oholtzara igoko den taldea. Astigarragan sortu den “Power Duoa da”. Gari ahotsa eta gitarran, eta Iban, baterian eta bigarren ahotsean, energiaz beterik aurkezten dute beraien rock progresiboa. Lehendik ere, beste formazio batzuetan aritu izan dira elkarrekin, Bisai, dReza, Thanks to Losers, Vomito eta Inox, besteak beste. Orain, bi pertsonekin osatutako formatuan eta abenturan murgildu dira, energiaz beteriko rocka indartsuarekin. 2018an aurkeztu zuten beraien lehen lana: Pentsatu, Eraiki.  izenarekin. Eta orain,  Orain, disko berria prestatzen ari diren bitartean, hurrengo lanaren lehen singlea aurkeztuko dute:  Eskerrikasko galtzaile.

Hitzordua Orioko herriko plazan, iluntzeko 19:00etatik aurrera.

Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 zirkuituaren jaialdi ibiltariak, Gipuzkoako zenbait herri bisitatu ditu dagoeneko surfa, surf-musika eta surfaren kultura uztartu nahian. Bere programazioan surfaren munduarekin lotura duten jarduerak antolatu dira eta Orion ere hala izango da. Bertan, Euskal Herriko Sup Race Finala izango baita goizeko 11:00etatik aurrera. Gainera, merkatu txikia, Emakumea surflari Sup ikastaroa, …

Gaueko ordu txikiak arte luzatuko den programazioa osoa hemen duzue.

Exit mobile version