MUSIKA

“Organo Musika Nafarroan” zikloa gaurtik aurrera

Nafarroako Organorako Musika Zikloaren programak bere 36. edizioa burutuko du irailaren 18tik urriaren 31ra bitartean. Ekimena, hortaz, gaur berton abiatuko da Iruñean, Luis Pedro Bráviz Coarasarekin, eta Tuterako katedralean amaituko da, Enrique Martin-Lagunaren emanaldiarekin. Aurten, zikloak aldaketa esanguratsua izango du, giza jarduera guztiek bezala, osasun egoerarekin loturiko kontuak direla-eta.

Organo Musika Nafarroan zikloa izaera askotariko proposamen artistikoen esperimentazio gune bilakatu da aspalditik, eta musika-interpretazioarekin batera egindako arte plastikoaren proiekzioak, pelikula mutuekin inprobisatutako soinu-bandak, eta perkusiorako eta organorako sortu berria den abangoardiako musika, kantu gregorianoa eta organoa dituzten kontzertuak, askotariko hitzaldiak eta topaketak, edota organorako musikarekin eginiko poesia-saioak  ere zabaldu nahi izan ditu.

Antolatzaileek hitzetan, “..aurten, gure ondare eta gure historia organistikoen ezagutza eta errekonozimendua sustatzen jarraitu behar dugu, funtzionamenduan nahiz mutu dauden gure organoena, horietako batzuk balio historiko eta artistiko izugarria baitute. Organoaren gaurkotasuna erakutsiko dugu perkusioarekin musika sinfonikoa transkribatzeko bezalako eremuetan, egungo konposizioaren zenbait adibide emango ditugu, organorako errepertorio tradizionala ere bai, edota gure konpositore berriak eta sarituak ezagutzera emango ditugu”.

Organo Musika Nafarroan zikloak baditu programazio guztia, musikarien gaineko xehetasunak, tokiak eta ordutegiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button