ESZENA

Organik eta Kepa Junkeraren “Txapeldun” Leioan

Organik dantza konpainiak lan berria aurkeztu zuen Durangoko azokan: Txapeldun. Eneko Balerdik, Kepa Junkeraren musikaz lagunduta, txapeldunaren irudia lantzen du dantzaren bitartez. Durangokoaren ostean, Kultur Leioako Auditoriumean ikusi ahalko da berriz obra hau, ostiral honetan, abenduak 12, 20:30ean.

Natalia Monjek Eneko Balerdiren bakarkako saioa zuzentzen du eta horretarako luxuzko kolaboratzaileak izango ditu. Dramaturgia El Pont Flotant Valentziako antzerkigintza taldearen lankidetzarekin sortu dute eta ikuskizunerako musika Kepa Junkerak sortutakoa da, eta zuzenekoan berak parte hartzen du.
Mugimendua oinarri izanda, musika, testu apropos eta umorea barne, berritasuna eta tradizioa uztartzen dituen ikuskizuna da honakoa.

Lan honetan, txapeldun izateaz hausnartuko du dantzariak, izan ere,  kirolarekin lotzen da beti figura hori, nahiz eta horrela ez den beti. Obra honetan, kirolei egiten zaie erreferentzia  eta hala, aizkora, arrauna, sega, futbola, atletismoa, eta abarretik pasatuz, kirolezko bidaian arituko da dantzaria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button