ESZENA

Organik dantza taldea eta Ramon Barea eta Itziar Lazkano aktoreak, Sopelan

Eszenari dedikaturiko asteburu betea dute Sopelan. Otsailaren 12an, ostiralarekin, 20:00etan, Organik dantza konpainiak Irrintzi dantza-lana eszenaratuko du Sopelako Kurtzioko Auditorioan. Eta hurrengo egunean, otsailaren 13an, 20:00etan, Ramon Barea eta Itziar Lazkano aktoreek Hoy última función antzezlana egingo dute toki berean.

Organik taldea abenduan hasi zen Kurtzion bertan sormen hau sortzen eta orain, bertan egin ostean, ikuskizuna euskal agertokietan aurkeztuko da. Irrintzi dantza-lanean irrintzia da abiapuntua. “Oihua mugimendu bihurtuko da eta dantza garaikidearen ezaugarriak dituen koreografiak hartuko du eszena”.

Larunbatean Ramon Barea eta Itziar Lazkano aktoreek Hoy última función antzezlana egingo dute. Niceforo eta Semiramis dira protagonistak antzokian gertatzen den paradoian; teatro festa handi bat asmatuko dute eta Godot, Ionesco, Juan Tenorio, Stanislavski… gonbidatuko dute. Testua Felipe Lozak eta Ramon Bareak idatzi zuten, eta Ramon Bareak beraketa Itziar Lazkanok interpretatzen dute. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button