IKUS-ENTZUN

“Oreina” filma Ipar Euskal Herrian estreinatuko da

Txintxua Filmsek ekoiztu duen Oreina filma 2018 Donostiako Zinemaldiko New Directors Sailean lehian egon zen, eta Euskal Zinemaren Irizar Saria jaso zuen.  Joan den urteko irailaren 28an estreinatu zen zinematan, Golem Banatzailearen eskutik.

Orain, Koldo Almandozen Oreina filma Ipar Euskal Herriko aretoetan ikusi ahal izango da urtarrilaren 21etik aurrera. Baiona, Donibane Lohizune, Donapaleu, Hendaia, Maule, Donibane Garazi eta Kanbon izango dira emanaldiak, eta  zuzendaria bertan izango da aurkezpen eta solasaldietarako prest.
Filmak nazioarteko zinemaldietako ibilbidearekin jarraitzen du; Europa eta Hego Ameriketako zenbait jaialditan ditu hitzorduak aurreikusita.

Oreina Txintxua Filmsen ekoizpen bat da, ETBren, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta ICAA Espainiako Zinematografiako eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren babesarekin.

Filmari buruzko informazio zehatza, Txintxua Filmsek duen webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button