IKUS-ENTZUN

“Oreina” filma ikusteko abaguneak

Oreina filmaren emanaldi bereziak programatu dituzte Irun, Basauri, Tafalla eta Urnietan datozen egunotarako. Emanaldi batzuetara ere filmeko aktoreak joango dira, eta aurkezpen eta solasaldietan parte hartuko dute.

Gaur berton, azaroak 29, lehen zita duzue Irungo Amaia Kultura Zentroan, 19:00etan,  Euskaraldiaren barruan. Ramon Agirre, aurtengo Zinemaldiko Zinemira saria jaso berri duena, filmaren solasaldira joango da. Gaur ere, Basauri Social Antzokian emango dute, 20:00etan.

Biharko egunean, Tafallan eta Urnietan izango dira saioak. Tafallako Kulturgunean, 20:00etan lehena, eta bertan Patxi Bisquert, filmeko aktore protagonistetako bat egongo da aurkezpen eta solasaldirako. Urnietako Saroben, 22:00etan, izango da beste emanaldia.

Txintxua Filmsek ekoiztu duen Oreina filmak 2018 Donostiako Zinemaldiko New Directors Sailean lehian egon zen, eta Euskal Zinemaren Irizar Saria jaso zuen.
Irailaren 28an estreinatu zen zinematan Golem Banatzailearen eskutik.

Filmari buruzko informazio zehatza, Txintxua Filmsek duen web orrialdean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu