IKUS-ENTZUN

“Ordu erdi” filma aurkeztuko da Sopelako “Laburrean”

Gaur, urtarrilak 9, Laburrean film laburren topaketa egingo da, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Ekitaldiaren baitan, askotariko lanak proiektatuko dira, tartean, Unai Garate zinegile sopelarrak filmatutako Ordu erdi filma, 19:30ean.

Ordu erdi filma Sopelan bertan filmatu da, eta zinegileak egin duen bigarren laburra da, eta sari jaso du Lekeitioko 37. Euskal Zine Bileran. Garatek EITB Kulturan egin du lan, eta Sopelako Bufalo ekoizpen-etxea eratu berri du. 2013. urtean, halaber, Aner bere estreinako lan laburra egin zuen.

Horrekin batera, beste hiru euskal zinegilek eginiko lanak ere aurkeztuko dira egun berean: Kote Camachoren Don Migel, Lander Camareroren A serious comedy eta Zuriñe Goikoetxea eta Leitxu Armendarizen III. Zinegileek ekitaldian parte hartuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button