BERTSOTAN

Ordizian eta Zumaian, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioak

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saioak programatu dira asteburu honetan ere. Guztira bi final-zortziren jokatuko dira: larunbatean, irailaren 21ean, Ordizian, eta igandean, hilaren 22ean, Zumaian.

Ordiziako Herriko Antzokian, Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo, Aitor Urbieta Aizpurua, Ane Zuazubiskar Iñarra,  Asier Azpiroz Iztueta, Beñat Lizaso Alberdi eta Manex Mujika Amunarriz lehiatuko dira, 17:00etan hasiko den saioan. Eta igandean, Zumaiako Aita Mari Zineman, eta ordu berean hasita, honako seikotea bilduko da: Ander Lizarralde Jimeno, Beñat Jauregi Etxeberria, Gorka Maiz Alustiza, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Jokin Bergara Eguren eta Unai Muñoa Amundarain.

Ohi den bezala, bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira final-laurdenetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Informazio gehiago, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button