LITERATURA

Ordiziako Kimetz elkartearen kontaketa lehiaketa

Ordiziako Kimetz elkarteak, izen bereko XXI. Kontaketa Lehiaketarako oinarriak zabaldu ditu. Hala nahi izanez gero, 18 urtetik aurrera edonork parte har dezake.

Entregatu beharreko lanok (hiru fotokopia) gutxienez 5 eta gehienez 10 orrikoak izango dira, euskaraz nahiz gaztelaniaz, eta gaia librea izango da.  Sexismorik gabeko hizkera erabiltzea kontutan edukiko da.

Testuak izengoitiz izenpetuko dira, eta kartazal itxi baten kanpoaldean jarriko da kontaketaren izena eta izengoitia; barruan egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa.

Helbide honetara, apirilaren 14an baino lehen igorriko dira idazti guztiak: Ordiziako Barrena Kultur Etxea, Nikolas Lekuona enparantza, z/g. (kartazalean adieraziko da Kimetz Kontaketa lehiaketarako direla).

Erabakia ekainean jakinaraziko da eta bi sari banatuko dira, bat gaztelerazko lanarentzat eta bestea euskarazkoarentzat, bakoitza 600€koa. Horrekin batera, saritutako bi lanen artetik, bat ez bada gutxienez emakumeren batena, accesit bat banatuko da emakumeren batek idatzitako kontakizun onenarentzat (200 €koa).
Hauez gain, ordiziar batek idatzitako kontaketarik hoberenari 150 euro emango zaizkio.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button