MUSIKA

Orbel taldeak disko laburra argitaratuko du laster

Hilaren 27an, Usopop festibalaren 9. edizioan emango duten kontzertuarekin batera, Orbel ambient eta post-rock taldeak Beyond There izenburuko binilozko diskoa plazaratuko du. Iraupen laburreko lana da, lau doinu biltzen baititu. Abestiok luzeak, itzaltsuak, lirikoak  eta tarteka, epikoak dira.

Diskoa Jérémie Garatek grabatu du Larrazkena estudioan eta Simon Caponyk nahastu eta masterizatu du Basalte estudioan. “Gure lehen diskoa laburra da”, azpimarratu du taldeak.

Ohar bidez, jakinarazi dutenez, grabazio labur hori Chelsea Wolfe, Emma Ruth Rundle,  eta Shannon Wright musikarien zaleentzat egokia da, bai eta Slint taldearen jarraitzaileentzat ere. “Ilunabarrean itsu geratzeko argi baten modukoa. Orbel bi munduren artean dabil. Lirismoari eta emozioari jarraikitzen dio, baina, iluna da, beti”.

Diskoarekin batera, hainbat kontzertu emango dituzte gurean, eta gero, lokalera bueltatuko dira LP berria prestatzeko asmoz.

Diskoan jasotako Half kantuaren klipa ere plazaratu dute; hemen bertan duzue:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button