MUSIKA

“Antzinako Musika Asteak”, Araban eta Nafarroan

Asteburu honetan abiaraziko dute Arabako hainbat herritan, eta Nafarroako Lizarra herrian, Antzinako Musika Astea. Ohi denez, nazioko eta nazioarteko artisten eta taldeen makina bat kontzertuk osatuko dute programazioa.

Arabako programa irailaren 5etik 12ra gauzatuko da Gasteizen, Laudion, Murgian eta Bernedon. Kontzertuez gain, jarduera osagarriak ere izango dira. Lehen kontzertua irailaren 5ean izango da, 19:30ean, Laudioko kasinoan, Andoni Merceroren eskutik. Arabako Antzinako Musika Astea 2020ko programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Lizarra herriak antolaturiko jaialdiaren egitaraua irailaren 5etik 12ra garatuko da, Edertasun txinpartak lelopean, eta bereziki musikari espainiarrei zuzenduta izango da. Programazioak hogeita bat emanaldi izango ditu, eta artista ospetsuek zein promesa gazteek parte hartuko dute. Programa hemen kontsultatu ahal duzue.
Arazoak arazo, antolatzaileek programazio ederra ondu nahi izan dute: “Hala joan gara edizio honetako hogeita bat jarduerak taxutzen, ospetsu bihurtuta dauden artistekin eta etorkizun oparoa izango dutenekin; ezpatariekin, harpekin, turutekin, herensugeekin eta printzesekin; amodio- eta desamodio-istorioekin, biolinak irudikatzen dituzten txoriekin. Haizeari aurre egiten dioten kanpaiak, denboran zeharko bidaia batean, geldialdiak Erdi Aroan, Errenazimenduan eta barrokoan eginez. Orduan bezala, arteak gizateriaren gaitzen kontrako erremedio onena izaten jarraitzen du.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button