Nontzeberri

Orbel Baionako taldeak “Hegan” disko berria aurkeztu du

Disko berriarekin dator Orbel, Baionako taldea. Instrumentuen melodiek eta nesken ahotsek “mantra barrokotik teklatuen tentsioa eta gitarren laztasuna mantendu dituzte euren bigarren lanean”, Uhinak Komunikaziotik azaldu dutenez.

Beyond There izan zen euren lehen lana, 2018an kaleratu zutena. Bertan, Chelsea Wolfe-n giro gazi-gozoak gogora ekarri  zituzten disko laburrean. Eta orain arrasto pertsonalagoarekin datoz, batez ere, euskarazko hitzei esker. Musika paregabearekin, Hegan  diskoa aurkeztu dute baionarrek orain, “melodia goxo eta ahots finarekin lagunduta, barrura begirako esperientzia zirraragarri bat proposatzen dute oraingoan”,  Uhinak komunikazioaren iritziz.

Zuzeneko kontzertuak iragarri dituzte dagoeneko eta atzo Biarritzen hasita, urrian zehar eta azarora bitarte, hainbat kontzertu egingo dute. Hala, irailaren 26an, ostegunean, Bilbon aurkeztuko dute lan berria eta Bordelen, Parisen, Milanen, Estrasburgon eta Europako beste hainbat lekutan jarraituko du taldeak lana aurkezteko zuzenekoekin.

“Ozeano beltzaren eta eguzki distiratsuaren arteko etzaleku bat proposatu dute baionarrek, orbel ortzi-muga bat”.

Biraren gaineko datuak, eta diskoa dastatzeko, hementxe.

 

Exit mobile version