LITERATURA

Jean-Paul Sartreren “Begirada” euskaraz

Juanmari Agirreurreta filologoak eta filosofian doktoreak itzuli du Jean-Paul Sartreren L’Être et le Néant tratatu filosofikoaren funtsezko atala den Begirada kapitulua. Pentsamenduaren dibulgazioa sustatzen duen Jakin Irakurgaiak sailaren barruan kaleratu da obra hori.

L’Être et le Néant (Izatea eta Ezereza) tratatu filosofikoaren kapitulu-zati luzea da Begirada. Jakin-en arabera, lanak “bi bloke ditu: izatearen inguruko teoriak osatzen du lehen blokea, eta askatasunaren teoriak bigarrena. Bien arteko giltzarria da Begirada, zubia. Obraren aparatu kontzeptual osoa biltzen du kapitulu honek, eta bestetasuna nitasunera datorreneko fenomeno bezala aurkezten du begirada askatasunarekin lotzeko”.

Juanmari Agirreurretak egin duen tesirako aztertu du Begirada kapitulua, eta lan horren baitan euskaratu du. Hau Sartreren obararen lehen itzulpena da, izan ere, oso gutxi euskaratu den autorea da berau.
Aurretik, Juanmari Agirreurretak Victor Hugoren Kondenatu baten azken egunak (Elkar, 2010) eta Tomas Tranströmer poeta suediarraren Bizientzat eta Hilentzat liburuak (Elkar, 2016; Jokin Zaitegi saria) itzuli ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button