ARTEA

“Open Portfolio”, gazteen obra grafikoa

Larunbatean, Bilbon, paperaren eta grabatuaren grafikoaren inguruan ardazten den Open Portfolio programaren edizio berria egingo da. Ekimenaren xedea hainbat jatorritako gazteek sortutako artelanak ezagutaraztea da, bai eta lanok prezio onean erosteko aukera luzatzea ere.

Hala, aurten 70 artistek aurkeztu dituzte lanak, iaz jasotakoaren bikoitza, eta epaimahaiak 20 bat aukeratuko ditu, irailaren 10etik 19era bitarte Bilboko Ensanche eraikinaren atrioan erakusteko.

Epaimahaiak gero beste zortzi lan finalista aukeratuko ditu, eta horiek ikusgai eta salgai izango dira, Euskalduna jauregian, azaroaren 19an egingo den FIG Bilbao Grabatuaren Nazioarteko Jaialdian; hau da, gune profesional batean, galerista eta arte  bildumazalez inguratuta.

Aurten hainbat lan grafiko jaso dituzte atzerritik, tartean, Txile, Bulgaria, Argentina edo Polonia. Estatutik ere hartu dituzte, eta baita Euskal Herritik ere. Erakusketan izango diren lanak egunotan jakinaraziko dituzte.

Informazio gehiago: figbilbao.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button