ARTEA

“Open Portfolio FIG”, obra grafikoaren erakustaldia Bilbon

Maiatzaren 10 eta 11n, Bilboko Ensanchen, Open Portfolio FIG erakustaldiaren VI. edizioa antolatu dute ArtDistric ekimenarekin bat eginez.

Egunotan, aukeratu diren 16 artistak ezagutzeko, eta bertan erakusten den obra grafikorik esperimentalenaz gozatzeko parada egongo da. Ostiral arratsaldean, artistok bisita gidatu bat egingo dute euren obra ezagutzera emateko.
Gainera zuzeneko erakustaldiak egingo dira, eta musika, salmentan egongo diren piezak eta dastatzeak ez dira faltako.

Bertan topatuko dituzue artistak honakoak dira: Alba Lorente (Zaragoza), Andrea Alonso (Bilbo), Claudio Lorenzo Quintela (Bilbo), Celia Marquez Guerrero (Mallorka) Concha Ruesga (Huesca), Juanjo Ortubia (Bilbo), Lorenzo Davitti  (Italia), Manuel Prados (Leon), Manuel Solís (Mexiko), Martha Muñoz Aristizabal (Mexiko), Paula Huarte (Nafarroa) Radoslav Kirilov (Bulgaria), Raquel Serrano (Huelva), Sofia Neves (Portugal), Victor Rios (Mexiko) eta Triana Parera (Mexiko).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button