Nontzeberri

“Open Itinera FIG Bilbao” erakusketa birtuala ikusgai, Zornotzan

Paper gaineko Grabatu eta Artearen Nazioarteko Jaialdiak sustatzen duen Open Portfolioan parte hartzen duten 31 artista emergenteren lanak biltzen ditu erakusketa ibiltari horrek, ekainean Zornotzako Zelaieta Zentroko gela birtualean ikusgai izango dena.

Erakusketaren helburua “arte garaikidea sustatzea da, bereziki grabatua, eta Bizkaian honen zabalkundea egin, hainbat herritako erakusketa gela eta kultur etxeen bidez”. David Arteagagoitia adituak bisita gidatu batekin, sortzaile hauen lana hobeto ezagutzeko ibilbide bat proposatuko du, hainbat artistaren parte-hartzearekin.
Erakusketan parte hartu duten artista batzuk honakoak dituzue: Alba Lorente (Zaragoza), Alejandro Perez Clotilde (Granada), Andrea Alonso (Kantabria), Beata Filipowicz (Polonia), Carlos Ramirez Zorromono (Errioxa), Celia Marquez Guerrero (Mallorca), Claudio Lorenzo (Durango), Concha Ruesga (Huesca), Dorota Ziółkowska (Polonia), Elena Carrasco (Cuenca), Irati Torre (Bilbo), Isabel Carralero (Madril), Jakub Honetschläger (Txekia), Jesus Mateo Brea (Caceres, Juanjo Ortubia (Bizkaia), Julia R. Gallego (Madril), Lorenzo Davitti (Italia), Lucia Moya (Castello, Maite Pinto (Bilbo),…

FIG Bilbao, Paper gaineko Grabatu eta Artearen Nazioarteko Jaialdia, azaroaren 19tik 22ra egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian.

Exit mobile version