LITERATURA

Igartza Saria, Miren Amurizarentzat

Miren Amuriza Plazak (Berriz, 1990) irabazi du X. Igartza Saria. Paperezko txoriak proiektua aurkeztu du Amurizak, eta Igor Estankonak, Garazi Kamiok eta Ana Jakak osatutako epaimahaiak aukeratu du. Guztira, 20 lan aurkeztu dira aurtengo deialdira.

Elkar argitaletxearen arabera, “Paperezko txoriak da proiektu irabazlearen izena, eta Bizkaiko herri txiki bateko baserri batean kokaturiko istorioa kontatuko du, familia bereko hiru belaunaldiren bidez”.

Bertsolari ezaguna, Amuriza zutabegile ere aritu da zenbait argitalpenetan. Horretaz gainera, umeentzako literaturan ere jardun du. Paperezko txoriak da, baina, bere lehendabiziko nobela-egitasmoa.

Autorearen hitzetan, “izango dira pare bat urte nobelaren ideiarekin bueltaka hasi nintzenetik. Hasieran, lantzean eszena bat irudikatzen nuen, pelikula baten zatiak balira bezala, eta pentsatzen nuen “hau kontatu egin gura dut”. Pixkana-pixkana joan nintzen istorioa buruan eraikitzen, eta idazten hasi nintzenerako hamar mila buelta emanda nengoen. Horretan oso bertsolaria naiz, sortzen hasi orduko azkena pentsatuta eduki behar izaten dut”.

Hemen irakur dezakezue Mireni eginiko elkarrizketa osoa: elkar.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button