BESTELAKOAK

Ondarebiziak “Ondareari Begira” argazki lehiaketa jarri du martxan

Ondarebizia ondareari buruz sentsibilizatzeko proiektu bat da, baita lan-plataforma bat ere, elkarlaneko kulturak piztuko dituzten proiektuak, programak eta prozesuak bultzatzeko konpromisoa hartzen duten ondare-zentroek osatua, herritarrak ondarearen aurrean sentsibilizatzen laguntzeko.

Oraingo honetan, plataforma horrek, Ondareari begira argazki lehiaketaren seigarren edizioa abiatu du.  Argazkiak jasotzeko epe-muga urriaren 28ra arte zabalik egongo da.

Eurek adierazi diguten bezala, “aurtengo gaia itsas-ondarea dugu. Begirada bai ondasun materialetan, nola ez-materialetan eta itsasoarekin erlazionatutako paisaietan finkatzen dugu: ontziolak, arrantza, kontserba-industria, itsasoari lotutako ohiturak edo festak, besteak beste. Erakutsi iezaguzu itsas-ondarearekiko duzun begirada eta irabazi ordainsariak eta ikastaroak!”

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahalko ditu: 1280 pixel gutxieneko dimentsioa, 300ppp eta JPG formatuan.

Sariak honakoak izango dira: Epaimahai Profesionalaren Lehen saria (400€) eta Epaimahai Profesionalaren Bigarren saria (300€).

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button