BESTELAKOAK

“Ondarea plazara”, egitarau oparoarekin dator urrian

Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldien edizio berria iragarri du Bizkaiko Foru Aldundiak eta urrian zehar, Bizkaiko beste 160 erakunderekin elkarlanean osatutakoa 200 jarduera baino gehiago dituen egitarau zabalaren berri eman du.

Egitaraua Bizkaiko 58 herrietan garatuko da eta  hilabete osoan zehar, publiko zabalarentzat, askotariko ekintzak ondu dira, “arte komunitarioak  izenarekin ezagutzen  den ondare kulturalari daukan balioz hornitzeko asmoz”, antolatzaileen esanetan.

Programazioan antolatu dira esaterako: Balkoitik balkoira, Arkeologi Museoko eta Euskal Museoko balkoietatik bertsolariek bat-batean bertsoak botako dituzten ekimena; Bereterretxeren Kantoriaren eszenatoki monumental bilakatuko den Muñatones Gaztelukoa ikuskizuna; Pobaleko burdinolan ingudearen eta dultzainaren soinuak; kanta, kalejira eta erromeriak jaiak;  pilota partidak eta bola-jokoa; erromes moduan egiten ziren bide zaharren ibilbideak santutegietara eta elizetara, baita balio sinboliko eta kulturala duten gailurretara garamatzaten ibilbideak; irteera erritualak errepikatuko diren ekimenak, Izaro uhartera, Elorrioko Errebonbilloetara edota Orozkoko Gaztaina Egunera, besteak beste.

Nabarmendu, jai-jarduera berezi bat,  Institutu txinatar- japoniarrak antolatuko duen ekimena: erakunde honek  kultura txinatarrean, japoniarrean eta euskaldunean erkideak diren txalaparten, sokatiren eta bestelako talde-adierazpen batzuen erakustaldia.

Jardueretan parte hartzeko baina erreserba egitea derrigorrezkoa da. Erreserbak egiteko eta egitarauaren xehetasun guztiak jakiteko, Foru Aldundiak duen  webgunera jo dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button