BESTELAKOAK

“Pechakucha”, Durangaldeko gazte sortzaileak balioztatzeko ekimena

Durangaldeko gazte sortzaileen proiektuak ezagutzera emateko Pechakucha beste saio bat bultzatu du Gerediaga Elkarteak. Orain arte antolatutako laugarrena izango da, eta Euskal Jaiak egitarauaren barruan egingo diren aurkezpen laburrak maiatzaren 30ean burutuko dira.

Pechakucha eskualdeko gazte sortzaileen lanak eta proiektuak ezagutzeko egitasmoa da, eta modu horretan, nork bere ideiak modu bizkorrean aurkeztu eta partekatu ahal ditu entzuleen aurrean. “Ideiak elkarbanatzea, proiektuak erakustea eta hauei buruzko hartu-eman nahiz solasaldi bat bultzatzea izan ohi dira Pechakucha saioen helburua. Aurkezpen kreatiboak izaten dira, irudietan oinarrituta, 20 segundoro irudi bat erakutsiz.”

Maiatzaren 30ean, 20:00etan, Durangoko Andra Mari elizpean izango dira aurkezpen laburrak. Honako bost aurkezpenak izango dira: Leire Unzueta (argazkilaria). Natura eta bidaietako argazkilaria da; Rush (freerunner). Kultura urbanoan aritzen diren gazteak, parkour eta akrobaziak egiteko; Keep Real Kulturea. Gazte bik sortutako arropa marka bat da. Usue Egia (ilustratzailea eta hezitzailea). Munduari beste ikuspegi bat ematen dio ilustrazioaren bidez;  Iñaki Etxezarraga EtxE (musikaria). Musikan garatutako ibilbideaz mintzatuko da.

Informazio gehiago, Gerediaga Elkarteak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button