BESTELAKOAK

Ondare kultural etnografikoa kontserbatzeko, ikertzeko eta zabaltzeko diru-laguntzak

Bizkaiko Foru Aldundiaren  Gobernu Kontseiluak, foru dekretuaren bidez,  30.000 euroko partida bat onetsi du 2019an zehar  Ondare Kultural Etnografikoaren arloko kontserbazio, ikerkuntza eta zabalkuntza jarduerak egiteko.

“Ondare Kultural Etnografikoaren barruan sartzen dira  Bizkaian historian zehar erabili diren tokiak, higiezinak eta instalazioak, horien ezaugarri arkitektonikoen edo paisajistikoen ondorioz forma tradizionalen adierazgarriak direnean; halaber,  Ondare Kultural Etnografikoaren dira tradizio kultural bizkaitarren edo jarduera sozioekonomiko tradizionalen adierazpen historikoa diren ondasun higigarriak,  eta baita iraganetik jaraunspenean hartu ditugun eta herri bizkaitarraren kulturaren eta bizitzeko era propio tradizionalen barruan garrantzitsuak diren jarduerak eta ezagutzak ere; aldi berean, besteak beste, ondare  ez-materiala aipatu behar dugu, hau da, gure arbasoengandik hartu ditugun adierazpen kultural ukiezinak direnak”.

Eskabideak aurkezteko epea  apirilaren 11tik maiatzaren 10era arte egongo da irekita.

Diru-laguntzaren gaineko informazioa hemen topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button