BESTELAKOAK

“On Zientzia” lehiaketaren bigarren edizioa abian da

Elhuyar Fundazioak eta DIPCk zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako bideo amateurren II. On Zientzia lehiaketa jarri dute abian. 6.000 euro banatuko dira, eta bideorik onenak Teknopolis telebista-saioan ikusiko dira.

Lehiaketa hau Teknopolis telebista-saioaren barruan antolatua da, eta bideorik onenak telebista-saio horretan ikusteko aukera izango da. Sariok jasoko dituzte lehenengo hiru sailkatuek: 3.000 euro lehenengoak; 2.000 euro bigarrenak eta 1.000 euro hirugarrenak.

Edonork har dezake parte lehiaketa honetan, eta bideoen gaia librea da. Bideoek gehienez 5 minutuko iraupena izango dute, eta euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez aurkeztu ahal izango dira.

Epaimahaia zientziaren, teknologiaren, komunikazioaren eta zinemaren munduko bost lagunek osatuko dute. Lehiaketaren oinarriak, izena emateko orria eta aurreko urteko bideoak webgunean daude ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button