IKUS-ENTZUN

“Omar” filma aurkeztuko du Leioako Zineforumak

Leioako Perseo Zineforumak hil honetako egitaraua iragarri du. Hala, bihar bertan, hilak 10, Omar (Hany Abu-Assad, 2013) filma pantailaratuko da, Kultur Leioan, 20:00etatik aurrera.

Arabiarren eta israeldarren arteko gatazka jorratzen du Omar filmak, eta horretarako, zinegileak drama kutsua duen maitasun istorioa jaso du filmean: Omar gazte palestinarra da, eta lurralde okupatuak zaintzen dituzten tropen balak saihesten ditu, Nadia maitasun sekretua bisitatzeko. Erresistentzia-ekintza batean ondotik, baina, Omar atxilotu egingo dute, eta atxiloketa horren ondorioz, Omar gaztearen adiskidetasun-harreman hondatzen hasiko dira.

Filmak Cannes hiriko jaialdiko Epaimahaiaren saria jaso zuen, Un Certain Regard atalean. Horrekin batera, Oscar sarietarako ere izendatu zuten, Ingelesez ez den film onenaren sailean.

Hil honetan, halaber, beste film batzuk ere emango dira, zineforumaren programazioaren baitan: 17an, Love is Strange (Ira Sachs, 2014) eta 24an, The Salt of the Earth (Wim Wenders, 2014).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button