MUSIKA

OMA, Action Beat eta The Ex taldeetako kideen egitasmo berria gurean

OMA Action Beat talde britainiarreko Don Mclean musikariaren eta The Ex talde holandarreko G.w. Sok-en egitasmo elektronikoa da. Bada, bikote hori Bilboko Muelle tabernan izango da otsailaren 20an, eta Tolosako Bonberenean, 21ean.

Elkarrekin egingo duten estreinako bira da, eta Gure Hitzak agentziak jakinarazi duenez, elektronika biguna egiten dute, tarteka gitarrak sartzen dituzte, eta soinu-geruza horren gainetik, The Ex taldeko frontman ohiak errezitatu egiten du.

Iaz, kasete homonimoa grabatu zuen bikoteak. Kasete hori Tombed Visions diskoetxeak plazaratu du, eta Rotterdam hiriko WORN estudioetan grabatu da. Techno artegagarria, atmosfera fantasmagorikoak, spoken word tarte grinatsuak, gitarrak eta elektronika uztartzen dira lau doinu biltzen dituen grabazio horretan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button