LITERATURA

Olga Tokarczuk eta Peter Handke, laster euskaraz

Literaturako Nobel saria irabazi duen idazlearen obra bat euskaratzeko Elkar argitaletxeak eta Arrasateko AED elkarteak urtero antolatzen dute Jokin Zaitegi itzulpen saria, urtero. Aurten Suediako akademiak bi sari eman ditu: Olga Tokarczuk poloniarrari eta Peter Handke austriarrari. Zaitegi sariak haien eleberri bana euskaratzeko balio izango du. Batetik, Olga Tokarczuk-en Prowadz swoj plug przez kosci umarlych eleberria itzuliko da, eta bestetik, Peter Handke-ren Die Angst des Tormanns beim Elfmeter eleberria.

Duela gutxi erabaki dira obrak euskaratuko dituzten itzultzaileen izenak: Amaia Apalauzak eta Sonia Kolaczek-ek batera aurkezturiko proiektuak irabazi du Tokarczuk itzultzeko lehiaketan, beste sei hautagairen artean, eta Joxe Mari Berasategik jaso du Handke euskaratzeko enkargua, beste hamahiru lehiakide gaindituz. Halaxe erabaki dute aurten izan diren bi epaimahaiek: polonierazkoan Amaia Donés Mendia, Dorota Krajewska eta Monika Czerny izan dira epaile, eta alemanierazkoan David Lindemann, Eli Manterola eta Idoia Santamaria.

Ondo bidean, 2020 urtea amaitu aurretik Nobel saridun bi hauen eleberri bana argitaratuko du euskaraz Elkar argitaletxeak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button