ESZENA

Olerkiak, mugimendua eta hotsak gaur Gasteizen

Higa Antzerkiak aurkezten duen Espazio Hutsak lana Amaia Lasaren unibertso poetikoa du jatorri. Geroaren aurpegia liburuko olerki sorta aditzera ematea da lan honen helburu, eta jatorrizko hizkuntzan eszenaratzen da, hau da, euskaraz.

Euskal Herriko Unibertsitateak 2000. urtean argitaratu zuen Amaia Lasaren (1968-1998) Geroaren aurpegia liburua. Bertako poema sorta batek piztu zuen antzezlana taularatzeko gogoa. Lasak 60ko hamarkadaren bukaeran argitaratu zituen bere lehen olerkiak. Harrezkeroztik, lau hamarkada igaro dira eta bere poetikak ez du gaurkotasunik galdu. Antzerki partitura sail baten eszenaratzean datza antzezlana. Testu poetikoa ardatz izanik, zirriborroak sortzen dira gorputzaz eta ahotsaz. Emakumezko hiru aktore, olerkiak, mugimendua eta hotsak. Horiek dira ikuskizunaren osagaiak. Bertan, ikuslea sentsazioz betetako unibertso batean biltzeko asmoz.

"Emakume garen aldetik, idazleak jorratzen dituen gaiak geure kezkak eta sentimenduak adierazteko baliagarriak izan zaizkigu. Barne hausnarketa, gizartea, giza harremanak, emetasuna, maitasuna, ametsak… Honela, gure muinetan pizten diren grinak eta gogoetak adierazi nahi ditugu", dio sinopsiak.

Geu elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button