MUSIKA

Old Seed kanadarraren indie-folk hotsak, gurean

Old Seed (Hazi Zaharra) ezizenaren atzean Craig Bjerring musikaria dago. Hainbat egitasmotan parte hartu duen arren, azken urteetan bakarkako proiektu honekin aritu da batik bat.

Kanadako musikaria askotan izan da Euskal Herrian bere aurreko lanak aurkeztuz, izan ere, Old Seed-ek zazpi disko argitaratu ditu eta 1500 kontzertutik gora eman ditu.

Kanadarrak bost kontzertu egingo ditu gurean: ostegunean, hilak 18, Baiona Mami txulan izango da, 19:00etan; ostiralean, hilak 19, Azpeitiko gaztetxean, 21:00etan; igandean, hilak 21, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, 12:30ean; ostegunean, hilak 25, Zumaiako Leize tabernan, 19:30ean; eta azkenik, azaroaren 15ean, Arrasateko gaztetxean, Kooltur Ekintzak egitarauaren baitan, 22:00etatik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button