ESZENA

Olatz Gorrotxategik “Jauría” antzezlana estreinatuko du asteon, Barakaldon

Barakaldo Antzokiak Olatz Gorrotxategik zuzendutako Jauría antzezlana hartuko du asteon, bihar eta etzi, hain zuzen, 20:30etik aurrera.

Aitor Arabiourrutia, Garbiñe Aranbarri, Aroa Blanco, Jon Blanco, Marina Lapuente, Usue Martinez eta Sonia Reoyo aktoreek antzeztuko dute obra, zeina BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiaren ekoizpena den.

Jauría familia baten inguruan ardazten den kontakizuna da, behin eta berriro bere akatsak eta asmatzeak errepikatzera kondenatutako sendia. Taldean jokatzen du beti familiak, izan  ere, Jauría batuta mantentzera behartutako familia baten istorioa da.

BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiaren arabera, “Olatz Gorrotxategi zuzendariak detaile ñimiñoez osatutako giro hertsia sortu du. Denboraz kanpokoa, ezleku batean kokatua. Ez dugu zehatz jakingo non marrazten den errealitatearen eta fikzioaren arteko muga, non hasten den joko krudela eta non bukatzen bizitza gordina. Zer den oraina, eta zer oroimena, zer den gurari eta zer amets…”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button