ESZENA

Olatz de Andres eta Leire Ituarte dantzariak Biarritzera 2013an

Bilboko Institut Français-ek  eta Bilboko La Fundicion aretoak lankidetza lana hasi zuten aurten, EAEko bi dantza konpainia Biarritzen aurkezteko, eta Bilbon, berriz, Frantziako konpainia bat ezagutarazteko asmoz. Hala, 2013an Biarritzen euren ikuskizunak aurkeztuko dituzten euskal dantzariak Olatz de Andres  eta Leire Ituarte izango dira, Privolva eta @leph izenburuko lanak taularatuko dituzte, hurrenez hurren.

Ekimena MBB-ko Centre Chorégraphique Transfrontalier Ballet T-ren dantza sustatzeko egitasmoaren baitan dago. Proiektu horretan, ohiko jarduerez gain, Akitania eta Euskadiren arteko hitzaldia ere izango da, non Dantzariaren estatutua izeneko gaia landuko den.

Aukeraturiko bi dantzariei dagokienez, Olatz de Andresek Itzulpengintza eta Interpretazioko, eta Dantza Garaikideko ikasketa unibertsitarioak egin ditu. Hainbat koreografo eta dantzarirekin egin du lan, besteak beste, Mal Pelo, Andres Corchero eta Carmelo Salazar. Horretaz gainera, ondoko ikuskizunak burutu ditu: d-ilista geltokia (2004); Humanos (2005); Yo soy una cosa que dura (2007); Zootropo (2007); Autoría compartida / Desde el ángulo ciego (2008);  Autoría compartida / dA cAPO (2009); eta, azkenik, Privolva (2011).

Leire Ituartek, berriz, Doktoretza burutu du Ikus-entzunezko Komunikazioan UPV/EHUn, eta dantza garaikideari eta mugimenduari buruzko prestakuntza independentea eta eklektikoa jaso du. Egin dituen lanen artean ondokoak daude: Delicias de la Civilización (2006); Azul en tres Actos (2008); Look at me, Bang Bang (2009); Mazing (2010), eta, amaitzeko, @leph (2011). Biarritzen aurkeztuko duen azken ikuskizun horretan bidaia birtuala proposatzen dio ikus-entzuleari, banakoen, topaketen, labirintoen eta ispiluen simulazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu