MUSIKA

Okasientes taldeak “Mashiel” bigarren diskoa plazaratu du

Bermeoko Okasientes taldeak Mashiel euren bigarren grabazioa argitaratu berri du. Diskoa kalean da hilaren 10etik eta dozena bat kantu biltzen du.

Okasientes Sergio Meauriok (gitarra eta ahotsa), Jon Mikel Garciak (bateria), Gorka Sierrak (gitarra) eta Jon Albizuak (baxua) musikariek osatzen dute eta euren musikak 70eko hamarkadako rock gogorretik edaten du nagusiki (Deep Purple, Thin Lizzy, Lynyrd Skynyrd). Horrez gain, rock talde garaikideen zertzeladak ere antzeman daitezke euren doinuetan.

Zuzenekoetan, gainera, ikuskizun handia ematen saiatzen dira. Horretarako, edozein motatako attrezzoa erabiltzen dute, Alice Cooperrek edo Marilyn Mansonek egin ohi duten legez: margoak aurpegian, txanoak, odola, panpinak…

Mashiel, Zornotzako Idaba Musik estudioan grabatu dute 2010eko abendua eta 2011ko urtarrila bitartean Iñaki Jauregiren teknikariaren laguntzarekin. Gaur egun, taldea disko berriaren aurkezpen bira ari da prestatzen. Aurkezpen kontzertu andana hori apirila eta maiatza bitartean hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button