ESZENA

“Buñuel”, Pabellón 6 aretoko Antzerki Laborategiaren produkzio berria

Buñuel Ramón Barearen antzezlana da; Luis Buñuelen pelikulen irudietatik eta zinearen hastapenetako filmetatik abiatzen da. Horretaz gainera, testu surrealistetatik ere edaten du: zinegile aragoarrak idatzitakoak, bere gidoilari Jean-Claude Carriére-renak, Max Aub idazlearenak edo Buñuelen emazte Jeanne Rucar-en testuak.

Hauxe kontatzen du antzezlanak: gazte batek hildako Luis Buñuel elkarrizketatuko du hilerri batean, doktoretza tesia amaitzeko asmoz. Hala, atmosfera surrealista baten baitan, zineak emandako sortzaile garrantzitsuenetako baten ibilbidea azalduko da taula gainean. Bide horretan hainbat pertsonaia agertuko dira: aingeru-deabru hiltzaile ba eta alter ego  bat, besteak beste. “Heriotza, zinea, artea, sexua, erlijioa, indarkeria… agertuko dira fikziozko topaketa honetan, memoriaren mamuak bailira”.

Ramón Barearen da dramaturgia eta zuzendaritza, eta Getari Etxegarai, Irene Bau eta Mikel Losada dira aktoreak. Naiel Ibarrola, halaber, zuzeneko musikaz arduratzen da. Ostiralean eta larunbatean antzeztuko dute Buñuel Bilboko Pabellón 6 aretoan, 20:00etatik aurrera.

Informazio gehiago: pabellon6.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button