BESTELAKOAK

Oihaneder Euskararen Etxeak udako proposamenak haizatu ditu

Uda osoari begirako zitak, betiko lez, askotarikoak izango dira; alde batetik, beste urte batzuetan jorratu dituzten jarduerak berritu dituzte (Gasteiztarrak Arraun The World, Kortxeak & Krispetak, Irri barra gauak…), eta bestetik, proposamen berriak antolatu dituzte.

Uda honi hasiera emateko Arraun The Basque’s World-Argazki-hizki lehiaketaren 6. edizioa antolatu da. Deialdiei dagokienez, Batera: kultur proiektuak elkarrekin diru-laguntza deialdia ixteko momentua da, eta ekaineko azken egunetan aurkeztuko dira proposamenak: bi liburu berezi (Bizimundua eta Tinta eta grafito artean: musak) eta dokumental baten trailerra (Erroak). Aurtengo deialdiaren datak iragarriko dira aurkezpenean bertan.
Bigarren deialdi bat ere badago: Egin Leku! Hori, urtean zehar Falerina tabernan igande arratsaldetan jotzeko plaza musikari hasi berriei eskaintzen zaien deialdi irekia da. Proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 1ean irekiko da eta 27rarte egongo da zabalik (biak barne). Kontzertuak irailean hasiko dira, eta bi hileko maiztasuna izango dute.

Ikus-entzunezkoen atalean, Kortxeak & Krispetak zikloaren beste edizio bat antolatu dute. Uztaileko asteazkenetan, 19:00etan, musikari handiei buruzko dokumentalak emango dira. Eta ostegun iluntzetan, Irri-barra umorezko saioa izango da protagonista. Hiru saioz osatutako egitaraua garatuko da bertan, uztailean, abuztuan eta irailean.

Gaurko egunetan, egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko dira jarduera guztiak. Eta gonbidapenak aurrez hartu beharko dira www.oihaneder.eus webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button