Nontzeberri

Oihane Amantegik “Ibaiertzeko ipuina” lana aurkeztuko du

Gaur goizean, 11:30ean, Oihane Amantegik eta Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editoreak Ibaiertzeko ipuina lana aurkeztuko dute online prentsaurrekoan.

Argitaletxeak luzatu digunez, estreinaldi ausarta egin du Oihane Amantegik literaturaren munduan: estilo pertsonal bat onduz, idazkera dotorean, kontakizun original bezain indartsua lortzeko. Urrunean entzuten den hegoalde sakoneko harmonika-doinu bat bezain liluragarri eta malenkoniatsua.

Lanak honakoa kontatuko digu: Ibai bat, Amerikako Estatu Batuetako hegoaldeko bazter galdu batean, zehazten ez den garai ia mitiko batean. Horra eleberri labur bezain hipnotiko honen kokalekua. Eta ibaiaren ertzetan bizi den jendea: eztia biltzen duten nekazari zuri pobreak, ibaian bainatzen diren andre beltz mardulak, eta mundua bere magia guztian deskubritzen duen haurraren begiak, bizitzari nahiz heriotzari begira”.

Exit mobile version