ESZENA

Oier Guillanek Bilbon antzeztu behar zuen "Herio Heroi" antzezlana bertan behera

Hona hemen Facebook webgunearen bidez jakinarazi duten oharra: "(Bilboko) Euskaltzaindiako Aretoan arazo larriak (uholdea eta kortozirkuitoa), eta bertan behera utzi behar izan dugu emanaldia. Beste data bat jarriko dugu eta jakin bezain pronto jakinaraziko dizuegu. Gaurkorako plan alternatiboa: Ate Joka antzezlana Txalo-rena, Bilborrock-en arratsaldeko 20:00etan. Ondo pasa".

Herio Heroi antzezlana egoera absurdo batetik abiatzen da eta, umore oso berezi batez, gaur egungo gizartearen hainbat jarrerari errepasoa ematen dio. Zprist eta Gelnst anaia umezurtzen istorioa kontatzen da bertan. Etorkizuneko Euskal Herriko uneren batean bizi dira, egoera oso berezian: hildakoek usteltzeari utzi diotenez, bizirik daudenek haien gorpuekin egin behar dute elkarbizitza.

Gorpu pilaketaren arazoa ekiditeko gobernu haserrea sor dezakeen txit homeopatiko guztiak debekatu ditu, gatazka eta gerra ekiditearren. Halako batean, ezagutu ez duten aitaren gorpuaren kargu egin behar dute anaiek.

Herio Heroi antzezlanaren irakurketa dramatizatuan honako hauek parte hartzen dute: Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Ainara Gurrutxaga, Oier Guillan. Musika: Ander Fernandez. Ideia eszenikoa: Idoia Beratarbide

Oier Gillan egilea Errenterian bizi da eta lanbidez kazetari free-lance eta idazle lanetan dabil. Egun, Herri Irratia-n Testuketan literatura-saioa egiten du, Uxue Alberdirekin batera, eta Argia-n eta Gara-n idazten du tarteka. Susa argitaletxeak Eskuen sustraiak poesia-liburua kaleratu berri dio. Oier Gillan orain dela hamabost bat urte sartu zen antzerki munduan, Mikelazulo kultur elkartearen bidez poesia errezitalak egiten. Gerora, hainbat antzezlanen prozesuan parte hartu du (Labea eta Dejabu taldeetan, Gizona ez da txoria antzezlana…). Egun, errezitaldia, performance eta antzerkia uztartzen dituen proiektuetan dabil batik bat.

Oier Guillanek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button