BERTSOTAN

“Pello Errota” bertsolari txapelketaren II. edizioa

Igande honetan, urriaren 11n, hasiko da Harituz Bertsozale Taldeak eta Asteasuko Udalak antolatutako Pello Errota bertsolari txapelketaren II. edizioa, joan den urtean izandako arrakastak bultzaturik. Azaroaren 1ean amaituko da Asteasun egingo den finalarekin. Saio guztiak 17:30ean izango dira.

Euskal Herri osoko hamabi bertsolarik parte hartuko duten ekimenak bi kanporaketa eta finala izango ditu. Lehenengo kanporaketa, urriaren 11n izango da Abaltzisketako plazan, eta bigarrena, urriaren 18an, Irurako kulturguneko aretoan.
Bi kanporaketak buruturik sei bertsolari sailkatuko dira azaroaren 1ean Asteasun jokatuko den finalerako.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button