BERTSOTAN

Oiartzunen izango da GBTXko bigarren finalaurrekoa

Igandean, azaroaren 24an, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatuko da Oiartzungo Elorsoro kiroldegian, 17:00etatik aurrera.

Bertan, honako seikotea batuko da: Beñat Gaztelumendi Arandia, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Alaia Martin Etxebeste, Amaia Iturriotz Etxaniz, Asier Azpiroz Iztueta eta Ane Labaka Mayoz.

Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Gogoratu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa Arrasateko Uarkape pilotalekuan izan zela joan den asteburuan, eta Agin Laburu Rezolak finalerako txartela lortu zuela Nerea Elustondo Plazaola, Iñaki Apalategi Astigarraga, Unai Mendizabal Jauregi, Unai Gaztelumendi Arandia, eta Eñaut Martikorena Lizasoren aurretik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button