BERTSOTAN

“Oholtzapetik entzulea epaile”

Arabako Bertsozale Elkarteak udaberri honetan martxan jarriko du saio sorta berria Arabako bertsolariak Oholtzapetik entzulea epaile izenburupean. Arabako 16 bertsolarik parte hartuko dute, lau saiotan, eta lau herritan oholtzarik gabeko aretoetan jokatuko dira saioak, publikoa epaile lanak hobeto egin hala izateko.

Publikoaren erabakiaren ostean,  finalerako sailkatuko da saio bakoitzaren bozkatuena. Finala oholtza gainean egingo da, eta hor lau bertsolarik kantatuko dute, baina ez da irabazlerik izango.

Lehen saioa apirilaren 8an izango da, Ozaetako Iduia Jauregian. Bertan, Iñaki Viñaspre, Julen Zulaika, Izar Mendiguren eta Orlando Arreitunandia bilduko dira. Beste hiru saioak, Murgian (apirilak 15), Agurainen (apirilak 22), eta Amurrion (maiatzak 6) izango dira.
Finala, maiatzaren 13an izango da, Legution.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button