Nontzeberri

“Oholtzapetik” ekimenaren finala gero eta hurbilago

Hurbiltzen ari da Oholtzapetik 2020ko finala. Horixe, datorren uztailaren 17an izango da, Araian. Hirugarren saioa Bastidan burutu zen joan den astean, eta Oihane Pereak irabazi zuen finalerako txartela. Ostiral honetan, Maeztuko saioan finaleko laukotea erabakiko da.

Hortaz, bihar, uztailak 10, arratsaldeko 20:00etan, eta Maeztun, Manex Agirre, Manu Bendala, Xabi Igoa eta Rikardo Gonzalez de Durana arituko dira Eli Plazaola gai jartzailearen aginduz.

Arabako 16 bertsolari hartzen ari dira parte egitasmoan, lau saiotan banatuta. Ekimena berezia da, izan ere, bertaratzen diren entzuleek erabakitzen dute laukote bakoitzetik zein bertsolari pasako den Araiako azken saioan kantatzera, eta gainera, finalean ez da epailetzarik egongo, ez da irabazlerik izendatuko.

Lehen saioa, ekainaren 19an izan zen, Izarrako herriko plazan, eta azkena, finala, uztailaren 17an izango da.

Exit mobile version