ESZENA

Errekaldeko X. Umorezko Antzerki Erakustaldia ostegunean hasiko da

Bilboko Udalak Errekaldeko X. Umorezko Antzerki Erakustaldian hamargarren edizioa jarriko du abian otsailaren 10ean, Errekaldeko Udaltegian. Emanaldiak 19:00etan hasiko dira eta helduei zuzenduta izango dira.

Lau ostegunetan egingo da (otsailak 10, 17, 24; eta martxoak 3), eta lau euskal konpainia arituko dira egitarauan.
Ostegunean, otsailak 10, izango da lehen hitzordua La Cuerda Teatroren El baile de las moscas lanarekin. Bertan honakoa kontatuko zaigu: Bizilagun-komunitate bat. Emakume heldu baten gorpua aurkitu dute duela astebete hil ostean, eta auzotar batek, hunkituta, bilera bat antolatu du beilatoki gisa, haren etxean. Hildako neska, Violeta, eta auzotar hau, Conchita, bilera zentzugabe honetako joan-etorriak kontatzen dizkiguten protagonistak dira, non gonbidatuek ez baitute errealitatea ikusi nahi, euliak bezalako zirkuluetan bueltak eman nahiago dute. Zahartzaroari, konpromisoari eta zainketei buruzko komedia beltza.

Otsailaren 17an, Kolectivo Monstrenkok Espejismos (El lado épico) egingo du; 24an, Kamikaz kolektiboa & Ttak Teatroaren Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi ikuskizunaren txanda izango da; eta azkenik, martxoaren 3an, Legaleón-T eta Kolectivo Monstrenkoren Ba al dago norbait hor? lana ikusteko abagunea izango da.

Programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button