BERTSOTAN

“Oholtzapetik” bertso egitasmoa aurrera doa

Arabako 16 bertsolari hartzen ari dira parte egitasmoan, lau saiotan banatuta. Ekimena berezia da, izan ere, bertaratzen diren entzuleek erabakitzen dute laukote bakoitzetik zein bertsolari pasako den Araiako azken saioan kantatzera, eta gainera, finalean ez da epailetzarik egongo, ez da irabazlerik izendatuko.

Lehen saioa, ekainaren 19an izan zen, Izarrako herriko plazan. Felipe Zelaieta izendatu zuen ekitaldi hartako garaile. Bigarren saioa aurreko ostiralean izan zen Artziniegan, eta han, Oier Arbina aguraindarrak, Beñat Garaio eta Irati Anda gasteiztarrek eta Peru Abarrategi Aramaioarrak kantatu zuten. Guztien artean Peru Abarrategi izan zen onena, eta berak eskuratu zuen Araiako Finalean kantatzeko aukera.

Oholtzapetik egitasmoaren 3. jardunaldia datorren ostiralean, uztailak 3, izango da Bastidan. Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Orlando Arreitunaindia eta Oihane Perea bertsolariak izango dira saio horretako protagonista. Idoia Marauri gai-jartzaile lanetan arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button